Tumgik
#hausnarketak
juankarh · 1 year
Photo
Tumblr media
#islak #reflections #hausnarketak #Fototeka_Bizileku https://www.instagram.com/p/Clyj6kit-RB/?igshid=NGJjMDIxMWI=
3 notes · View notes
jansola · 10 years
Text
Eta liderra taldetik botako bagenu?
Urteak daramazkigu líder sendo batek talde-lanean eragin positiboa duela entzuten. Azkenaldian ordea, ideiari buelta eman eta lider honen gabeziak taldearen jarduera kaxkartzen duela entzun dut sarri. Ta ideiak antzekoak diruditen arren, ezberdinak dira.
Lidergoaren teoria horrek min asko egin digu. Taldea eta taldekideak pasibo bihurtu dituelakoan nago. “Gure taldeak lider sendo bat behar du”, “Arduradunak ez zuen bere lidergoa gauzatzen”, eta antzekoak emaitza kaxkarren aitzaki bihurtu dira. Taldeari ardura guztiak kendu dizkiogu derrepente.
Eta bitartean, idealizatutako liderraren zain gelditzen gera. Pasibo. Ea noiz iritsiko… “ni motibatzeko, nere onena ateratzeko, eginbeharretik benetan disfrutatzeko, gainontzekoekin erlazio estuak mantentzeko, humore onez lanera etortzeko eta, denon artean, arrakasta lortu ahal izateko.”
Demasa zortea horrelako lider sendo batekin lan-taldean aritzeko aukera daukatenak. Zaindu ondo, ez dadila joan, ea taldearenak egingo duen bestela.
Agian bada beste aukera bat, liderra bera taldetik bidaltzea eta taldean bertan bakoitzak bere ardura hartzea, eragin jainkotiar horren zain izan gabe. Bidea gogorragoa izango delakoan nago, baina behin-betiko egindakoa.
0 notes